XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zangurrua eta karramarroa

Antzina, abereak askoz ere askatuago biziten ziran, eta gu bezelako bati ogi zati bat jatea jakuna, hori ber-berori jaken eurei alkarregaz berba egitea.

Barritsuak ziran, benetan, orduko abereak.

Arratsalde baten, arrain-buztan gozo bat jaten egoala, karramarroak dei bat entzun eban.

Arrain-buztana itzi eta uretatik burua atera eban.

Zangurrua zan, bere antzinako lagun zaharra.

Tunanteá halangoa, barreari eutsi ezinik egoan; eta lagun karramarroa beragana heldu zanean alkar besarkatu eta barriketan hasi ziran.

Aspertuta egozan beti leku baten egoteaz eta berba egin eta berba egin, mundua ezagutzera joatea erabagi eben.

Ordu erdi barru prest egozan mutilok.

Janaria ugari eroien.

Gaua baino lehen, muskerren herrira heldu ziran.

Muskerrak oso ondo hartu ebezan gure ibiltari biok.

Afari eder-eder bat emon eutsieen.

Eta autu-mautu gozatsuañ igaro eben gaua.

Hurrengo goizean, muskerrei agur egin eta saguzaharren herrira jo eben.

Hemendik mitxeletenera; handik satorrenera.

Eta batek daki nondik norako ibiltaldiak egin ebezan gure tunanteok.

Ibili eta ibili, azkenean katamixerren lurraldera jo eben.

Herriko ate aurrera heldu ziranean Geldi hor! entzun eben, eta Jesus baten kate sokaz loturik aurkitu ebezan gorputzak.

Bai ba.

Katamixerrak ogigaztaiakaz gudan ebilzanez ba, areriotzat hartu ebezan.

Eta gixajoak holangorik jakin ez.

Katamixer Nagusiarengana eroan ebezanean, itaunketa gogorra izan eben: nortzuk ziran, nondik etozan, zertara etozan eta ez dakit zenbat honango.

Erru bakoak zirala jakin ebenean, Katamixer Nagusiak askatu egin ebezan, eta itaundu eutsen euren alde ogigaztaien aurka gudan egin gura eben ala ez.

Zangurruak eta karramarroak bat-batean baietz erantzun eben.

Baina gixajoak ez ekien, antza, zer dan gudan egitea.

Gau haretan bertan emon eutsen Katamixer Nagusiak zeregina: karramarroa atea zaintzen ipini eban eta zangurrua errekearen bestaldera bialdu eban ogigaztaiak zaintzera.